Martxan da berriro ere Esklabetako aholkularitza laborala

Erabiltzailearen aurpegia Kontseilu Sozialista 2022ko urr. 7a, 14:54

Martxan da berriz Esklabetan eskaintzen den aholkularitza laborala, autodefentsa laboralean aurrepausoak emateko asmoz.

Kurtso berriarekin batera bueltan gara berriz ere. Aurreko ikasturtean bezala, autodefentsa laboralean aurrerapausoak emateko asmoz, aholkularitza laborala eskaintzen jarraituko du Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak. Langile antolakuntza independentea lortzera bidean, ezinbestekoa zaigu enpresarien inpunitatearen eta proletalgoaren babesgabetasunaren aurka borrokatzeko mekanismoak sortzen jarraitzea.

Urte eta erdiko ibilbideak argi erakutsi digu gure eskualdean ere eskubide urraketa nabarmenak gauzatzen direla eta horren aurrean langileok babesgabe gaudela. Bide horretan aurten ere aholkularitza laborala eskaintzen jarraituko dugu Esklabetako bulegoan. Lanean arazoak dituen langile oro animatzen dugu gurekin harremanetan jartzera.

Ikasturte honetan ez dugu aurrez aurreko zerbitzurik emango. Gurekin harremanetan jartzeko bideak honakoak dira:

  • Telefono honetara deitzea, astearteetan, 17:00etatik 20:00etara: 611 64 13 67.
  • Helbide honetara mezua bidaltzea: urolaerdialaborala@gmail.com.