Etzi izango da ekaineko oinarrizko elikagaien eta produktuen bilketa

Erabiltzailearen aurpegia Kontseilu Sozialista 2022ko eka. 23a, 13:29

Azpeitiko Juan XXIII-ko eta Sanjuandegiko Eroski saltokien atarietan egingo du Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak bilketa, 10:00etatik 13:00etara.

Datorren larunbatean, ekainaren 25ean, egingo dugu hil honetako oinarrizko produktuen bilketa Azpeitian, Azkoitian eta Zestoan. Goizeko 10:00etatik 13:00etara, Azkoitian BM supermerkatuan, Azpeitian Juan XXIII-ko eta Sanjuandegiko Eroski aurreetan, eta Zestoan Gesalaga kalean jasoko dira produktuak.

Askotan errepikatu moduan, 500 pertsonatik gorako eskaera dugu, baina momentuz oinarrizko produktuak jasotzen dituztenen kopuruak ez du 240 pertsonen langa gainditzerik lortu, gure gaitasun ekonomikoa medio.

Proiektuan zuen alea jarri nahi duzuenok, hiru modutara egin dezakezue ekarpena:

  1. Produktuak dohaintzan emanez.
  2. Hileroko ekarpen ekonomikoa eginez. Horretarako, idatzi mezu bat 688 76 90 47 telefonora.
  3. Boluntario gisa parte hartuz.