Larunbat honetan izango da martxoko oinarrizko elikagai eta produktuen bilketa

Erabiltzailearen aurpegia Kontseilu Sozialista 2022ko mar. 25a, 10:05

Bihar, hilak 26, egingo du Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak martxoko oinarrizko produktuen bilketa Azpeitian, Azkoitian eta Zestoan, 10:00etatik 13:00etara bitartean.

Bi urte bete ditu biltegiak eta proiektua sostengatzeko kanpaina berria abiarazi dugu Ogi apurrik ez! Elkartasuna eta borroka lelopean. Kanpaina horren barruan, hainbat ekintza antolatu ditugu. Martxoaren 28tik apirilaren 1era bitartean, ikasleekin solasaldiak eta janari bilketak izango ditugu Azpeitiko ikastetxeetan. Apirilaren 1ean, berriz, Joseba Tapiak kontzertua eskainiko du Azkoitiko Baztartxo antzokian. Sarrerak eskura daitezke jada, Azpeitiko Haginpe eta Azkoitiko Dean tabernetan, edo Internet bidez hemen. Egunean bertan ere izango da sarrerak erosteko aukera, Baztartxon.

Kanpainari amaiera emateko, mobilizazioa izango dugu apirialren 8an Azpeitiko Esklabetako eraikinean, 19:00etan hasita. 22:00etan, berriz, Boot Boys eta Sofokaos taldeen kontzertuak eta DJak izango dira Azpeitiko Gaztetxean.

Bestalde, gogorarazi nahi dugu, egun, 220 pertsonak hartzen dituztela oinarrizko produktuak egunerokotasunean, baina eskaera 500dik gorakoa da.

Hori dela eta, proiektuan zuen alea jarri nahi duzuenok, hiru modutara egin dezakezue ekarpena:

1- Produktuak dohaintzan emanez.

2- Hileroko ekarpen ekonomikoa eginez. Horretarako, idatzi 688 769 047 telefonora.

3- Boluntario gisa parte hartuz.

Hemen, Ogi apurrik ez! Elkartasuna eta borroka kanpainaren bideoa.