Kontseilu Sozialistak elikagaien eta produktuen otsaileko bilketa egingo du etzi

Erabiltzailearen aurpegia Kontseilu Sozialista 2022ko ots. 24a, 12:33

Azpeitiko Juan XIII eta Sanjuandegiko Eroski saltokien atarietan egingo du Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak produktuen bilketa, 10:00etatik 13:00etara bitartean.

Etzi, larunbata, egingo du Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak produktuen otsaileko bilketa Azpeitian. Askotan errepikatu moduan, 500 pertsonatik gorako eskaera dugu, baina momentuz oinarrizko produktuak jasotzen dituzten pertsona kopuruak ez du 240 pertsonen langa gainditzerik lortu, gure gaitasun ekonomikoa medio.

Hori dela eta, proiektuan alea jarri nahi duenak, hiru modutara egin dezake ekarpena: 

  • Produktuak dohaintzan emanez.
  • Hileroko ekarpen ekonomikoa eginez. Horretarako, idatzi 688 76 90 47 telefono zenbakira.
  • Boluntario bezala parte hartuz.

Bilketa puntuak:

  • Azkoitian, BM eta Maxi Eroski supermerkatuen atarian.
  • Azpeitian, Juan XXIIIko eta Sanjuandegiko Eroski saltokien aurrean.
  • Zestoan, Gesalaga kalean.