Etzi egingo du Kontseilu Sozialistak produktuen eta elikagaien urteko lehen bilketa

Erabiltzailearen aurpegia

Etzi, larunbata, egingo du Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak produktuen urteko lehen bilketa. Ohi bezala, Azpeitian, Azkoitian eta Zestoan izango dira bilketak, 10:00etatik 13:00etara bitartean.

Askotan errepikatu dugun moduan, 500 pertsonatik gorako eskaera dugu, baina momentuz oinarrizko produktuak jasotzen dituzten pertsona kopuruak ez du 240 pertsonen langa gainditzerik lortu, gure gaitasun ekonomikoa dela eta. Urte eta erdiko ibilbide honetan, aurrerapauso handiak eman ditugu langileon antolakuntza eta elkartasuna saretzen, modu horretan, jende askoren eguneroko zailtasunak pixka bat leunduz.

Hori dela eta, proiektuan zuen alea jarri nahi duzuenok, hiru modutara egin dezakezue ekarpena: 

  1. Produktuak dohaintzan emanez.
  2. Hileroko ekarpen ekonomikoa eginez. Horretarako, idatzi 688 76 90 47 telefono zenbakira.
  3. Boluntario bezala parte hartuz.

Bilketa puntuak:

  • Azkoitia: BM eta Eroski supermerkatuen atarian.
  • Azpeitia: Juan XXIII-eko eta Sanjuandegiko Eroski aurrean.
  • Zestoa: Gesalaga kalean.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide