Hiru urte, antolakuntzaz elkartasuna hauspotzen

Erabiltzailearen aurpegia Kontseilu Sozialista 2021ko urr. 25a, 12:25

Hiru urte bete dira Esklabetan sartu ginenetik, eta hori baliatu nahi dugu emandako borroken, martxan jarritako proiektuen eta eraikinaren garrantziaren berri emateko.

Joan den astean hainbat ekintza egin ditugu urteurrenaren harira, eta ostiralean afaria eta mikro irekia izan genituen. Dozenaka lagun elkartu ginen afarian eta elkarrekin egoteko, egindako lana errepasatzeko eta abesteko aprobetxatu genuen. Bertan emandako bideoa da honako hau.