Udako lan baldintza miserableen aurrean, langile antolakuntza

Erabiltzailearen aurpegia

Aholkularitza laboralak martxan jarraituko du uda osoan zehar betiko ordutegiarekin, astearte arratsaldeetan; eta bertatik hainbat argibide eta gomendio emango dugu soldatapeko lanari begira datozen asteetan. Uda honetan, lan-baldintza miserableak salatzea eta langile antolakuntzaren aldarria zabaltzea dagokigu. Horregatik, Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak egoera horiek salatzeko lana egingo du jai testuinguruetan: festa ofizialik egon ez arren, langileriak festak egongo balira bezala egin beharko duelako lan.

Maiatzean aurkeztu genuen Urola Erdiko Kontseilu Sozialistaren autodefentsa laboralaren lan ildoa. Eta ekaineko hiru astetan zehar formakuntza laboralak eskaini ditugu eskualdeko hiru herrietan. Saio hauen bitartez soldatapeko lanean langileok ditugun eskubide ekonomikoen berri eman dugu, udan sortzen den enpleguaren atzean dagoen prekarizazioa azaleratu eta eskubide urraketei aurre egiteko tresnak eskainiz. Horretarako, ekainean zehar beharrezkoak diren jakintza espezifikoen gainean lanketa eman dugu.

Orain, udako sasoi betean gauden honetan, aldi baterako lanak izan ohi dira nagusi. Ezegonkortasuna eta aldi-baterakotasuna ezaugarri dituzten lan motak izaten dira horiek. Maiatzean egin ziren lan-kontratuen 10etik 9 aldi baterakoak ziren, esaterako. Sarri gazteek bete ohi dituzte lanpostu horiek, hala nola, zaintza lanak, ostalaritzan, sorosle lanak, partikularrak... Baina adinean aurrera doazen langileak ere edonolako lan-eskaintzak onartzera behartuta daude, besteak beste, langile ez kualifikatuak direlako: izan ere, 50 urtetik gorakoen langabezia tasa gorantz doa etengabe, Espainiar Estatu osoan maiatzaren amaieran, 2,5 milioi pertsona zeuden langabezian. Adin tarte horretako pertsonek ere lehen sektoreko aldi baterako lanak edota zerbitzuetakoak egiten dituzte: “tenporero” gisa ezagunak direnak, turismoari lotutakoak...

Lan arloan ematen ari den ofentsiba hainbat eratara ikusten dugu: langabezia tasetan, lan-baldintzen kaskartzean, afiliazioen beherakadetan, despolitizazioan eta desantolakuntzan, eta ondorioz, eskubide urraketetan... Eta udako lan-merkatua ez da gutxiagorako, egoera larri horiek guztiak areagotu egiten baitira; eta zer esanik ez festa kapitalistak sortzen duen lan-merkatuan. Lanpostuak sortzeko aitzakia faltsuak atzetik langileriaren esplotazioa eta umiliazioa dakartza: ordu estra kontaezinak, beltzean eginiko lanak, kontratu zaborrak, mila eskubide urraketa... Baina langilearen egoera hain da zaurgarria ezen ez baitago egoerari aurre egiteko aukerarik, ez bada langile antolakuntza propioaren bitartez.

Gauzak horrela, aholkularitza laboralak martxan jarraituko du uda osoan zehar betiko ordutegiarekin, astearte arratsaldeetan; eta bertatik hainbat argibide eta gomendio emango dugu soldatapeko lanari begira datozen asteetan. Gogoratu, baita ere, telefonoz edo korreoz kontakta gaitzakezuela uneoro: urolaerdialaborala@gmail.com helbidera edo 611 64 13 67 telefonora idatziz edo deituz.

Uda honetan, aipatutako lan-baldintza miserableak salatzea eta langile antolakuntzaren aldarria zabaltzea dagokigu. Horregatik, Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak egoera horiek salatzeko lana egingo du jai testuinguruetan: festa ofizialik egon ez arren, langileriak festak egongo balira bezala egin beharko duelako lan.

Burgesiaren esplotazioari, langile antolakuntza!

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide