Oinarrizko produktuen eta elikagaien bilketa, berriro martxan

Erabiltzailearen aurpegia Kontseilu Sozialista 2020ko ira. 21a, 10:38

Krisiaren Seme-Alabak Sare Sozialistak berriro ekin dio produktuen eta elikagaien bilketari. Larunbatetan 10:00etatik 13:00etara bitartean izango dira Azpeitiko, Azkoitiko nahiz Zestoako saltokien atarietan produktuak biltzen.

Berriro martxan da oinarrizko produktuen eta elikagaien bilketa Azpeitian, Azkoitian eta Zestoan. Uztailean bi hilabetetarako janari banaketa eginda, eta abuztuko geldialdiaren ostean, joan zen astean ekin genion bilketari eta banaketari hiru herrietan. Beraz, aurrerantzean larunbatero topatuko gaituzue hiru herrietako saltokien atarietan 10:00etatik 13:00etara. Horrez gain, zabalik dago 10 euro edo gehiagoko ekarpen jarraia egiteko aukera. Horretarako, jarri harremanetan 688 76 90 47 telefonora deituta edo idatzita.

Oraingoz, 500dik gora pertsonen eskaerak jaso ditugu, eta horiei erantzuteko saiakeran gabiltza. Garai zailak datoz, eta langile elkartasuna antolatzea dugu helburu. Horregatik eta proiektuan zuen alea jarri nahi izanez gero, hiru modutara egin dezakezue ekarpena: produktuan doaintzan emanez, hilabeteroko ekarpen ekonomikoa eginez edo boluntario lanetan arituz.