Oinarrizko produktuen bankuan laguntzeko bide berriak ireki ditu Krisiaren Seme-alabak Sare Sozialistak

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko api. 30a, 20:17
Nola egin dezakezu ekarpena oinarrizko produktuen eta elikagaien bankuan?\ \ COVID-19aren krisiak ondorio sozio-ekonomiko larriak ekarri dizkigu dagoeneko, eta are gehiago ekarriko dizkigu epe motzean. Horri aurre egiteko beharrezkoak izango dira elkartasuna ardatz izango duten proiektuak. Bide horretan, lehen pauso gisa, oinarrizko produktuen eta elikagaien bankua jarri dugu martxan. Dagoeneko asko dira laguntza behar duten herritarrak, eta ugari dira gurekin harremanetan daudenak. Herritar horien guztien oinarrizko beharrei erantzuteko lanean gabiltza militante zein boluntario, baina edonork jar dezake bere alea proiektuan, boluntario lana eginez, produktuak dohaintzan emanez nahiz ekarpen ekonomikoa eginez. Orain artean, janari bilketa Esklabetan nahiz etxez etxe egin dugu, eta ekarpen ekonomikoak kontu korronteko transferentzia bidez egin ahal izan dituzte herritarrek. Orain, ekarpenak egiteko bide berriak ireki ditugu. Aurrerantzean herriko hainbat saltokitan produktuak dohaintzan uzteko aukera izango da, eta ekarpen ekonomikoak kontu korrontez ez ezik, telefono mugikorretarako Bizum aplikazioaren bitartez egin ahal izango dute herritarrek, besteak beste. \ \ Produktuen dohaintza\ \ Aurrerantzean, hiru modutara egongo da produktuen dohaintza egiteko aukera. \ \ Alde batetik, produktuak Esklabetara eramateko aukera izango dute herritarrek. Asteazkenetan eta zapatuetan egingo da produktuen bilketa Esklebetan, 11:00etatik 13:00etara bitartean. \ \ Bestetik, produktuak biltzeko postuak jarriko ditugu Eroski saltokien sarreran. Hain zuzen, Sanjuandegiko eta Juan XXIII auzoko Eroski denden atarietan jarriko ditugu produktuak jasotzeko postuak. Asteazkenetan Sanjuandegiko Eroskian izango gara, 11:00etatik 13:00etara. Zapatuetan, aldiz, Juan XXIII-ko Eroskiaren atarian. \ \ Coviran saltokieran ere egongo da produktuak dohaintzan emateko aukera. Sanjuandegiko eta Etxe-alaiko Coviran dendetan kaxak utzi ditugu, nahi duten herritarrek bertan utzi ditzaten produktuak. \ \ Ekarpen ekonomikoa\ \ Beren ekarpena diruz egin nahi duten herritarrek hiru modutara izango dute proiektuari sustengu ekonomikoa emateko aukera.\ \ Alde batetik, telefono mugikorretatik egin ahalko dira diru ekarpenak, Bizum aplikazioaren bitartez. Bizum bidez lagundu nahi duten herritarrek, telefono zenbaki honetara sartu beharko dute erabakitako zenbatekoa: 688 76 90 47 \ \ Bestetik, kontu korronte bidezko transferentziak egiteko aukera izango da. Honako hau zenbakia: \ IBAN. ES65 3035 0020 5702 0008 5892. Titularra ‘Abarasken’ da, eta entitatea ‘Laboral Kutxa’. \ \ Hirugarren aukera Internet bidezko dohaintza da, Pay Pal bitartez edo kreditu txartelaren bitartez egin daitekeena. Modu horretara egin nahi dutenek honako lotura honetara sartuta egin dezakete beren ekarpena: https://www.paypal.com/cgi-bin/webscr?cmd=_s-xclick&hosted_button_id=KAG9A3PS94MJ2&source=url\ \ Boluntario lanak egin nahi badituzu edo informazio gehiago nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin 688 76 90 47 telefono zenbakira deituta edo idatzita. Deiak astelehenetik ostegunera egongo dira martxan, 12:00etatik 14:00etara. Mezuak, aldiz, uneoro bidal daitezke Whatsapp bitartez. Animatu eta egin zure ekarpena. \ \ Langileok batu eta elkartasuna antolatu.