Oinarrizko produktuen bankurako boluntario sarea osatzeko eta dohaintzak egiteko deia egin du Krisiaren Seme-alabak Sare Sozialistak

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko api. 21a, 13:09
Martxan da COVID-19ak eragindako zein epe ertaineko testuinguruari erantzuteko oinarrizko elikagaien eta produktuen bankua Esklabetako ezker hegalean. Horren bitartez, beharrizan egoeran dauden herritarrei laguntza ematea eta elkartasuna antolatzea dugu helburu. Proiektua elkartasunean eta lan boluntarioan oinarritzen denez eta krisi egoera honek familia asko gogor kolpatu dituenez, herritarren laguntza ezinbestekoa izango da proiektua aurrera ateratzeko. Hori dela eta, boluntario sarea antolatu dugu proiektua ahalik eta ondoen gauzatu ahal izateko. Horrez gain, proiektuari bultzada eman nahi dioten herritarrek produktuak emateko nahiz ekarpen ekonomikoa egiteko aukera izango dute. \ \ Nola funtzionatuko du? Bankuaren zerbitzuak Esklabetan emango dira. Dena den, norbaitek ezingo balu hara gerturatu, etxez etxeko zerbitzua ere egongo da. \ \ Dohaintzei dagokienez, bi modutakoak jasoko ditugu: produktuak eta laguntza ekonomikoa. Produktuak Esklabetan nahiz herritarrekin adostutako lekuan jasoko ditugu. Laguntza ekonomikoa eman nahi duten herritarrek, aldiz, ireki dugun kontu korrontera dirua sartuz egin ditzakete ekarpenak. Diruz egindako ekarpenak produktuen bilketak utzitako hutsuneei zein logistika gastuei erantzuteko izango dira, horiek bankuaren funtzionamendua oztopa ez dezaten.\ \ Osasun krisialdi honetan gure lana behar bezala betetzeko neurriak ere hartuta ditugu. Dagoeneko lortu dugu beharrezkoa den osasun material guztia, eta eskura dugu osasun langile adituek egin diguten osasun protokoloa. Bertan, zein neurri hartu eta nola jokatu azaltzen da. Horrez gain, kaleko lanak egiteko eskubideak zein diren eta horretarako bermeak emango dizkiguten baliabideak zeintzuk diren ere zehaztu dugu. \ \ Zerbitzuak jasotzeko beharrean bazaude, boluntario izan nahi baduzu, dohaintzak egin nahi badituzu edo zalantzaren bat baduzu, jarri harremanetan oinarrizko produktuen eta elikagaien bankuarekin. Harremanetarako telefono zenbakia 688 76 90 47 da. Telefono deiak egiteko ordutegia, berriz, astelehenetik ostegunera, 12:00etatik 14:00etara. Edozein unetan idatz dezakezue Whatsapp-era edo 'krisilehengaibankua@gmail.com' e-posta helbidera.\ \ Dohaintza ekonomikoak, berriz, honako kontu korronte zenbaki honetan egin beharko dira: IBAN ES65 3035 0020 5702 0008 5892. Titutalarra ABARASKEN da, eta entitatea Laboral Kutxa.