Oinarrizko produktuen eta elikagaien bankua jarriko du martxan Krisiaren Seme-alabak Sare Sozialistak

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko api. 9a, 11:06
Krisiaren Seme-alabak Sare Sozialista oinarrizko produktuen eta elikagaien banku iraunkorra martxan jartzera doa, duela aste batzuk hasitako 'Antolakuntzari salbuespenik ez' dinamikaren barruan.\ \ Alarma egoera ezarri zenetik testuinguru konplexua bizi dugu: osasun arloan, orokorrean, birusaren hedapena gelditzeko neurriak ez dira eraginkorrak izaten ari. Berrogeialdia ezarri dute, nor dagoen gaixo eta nor ez jakiteko neurriak ezarri beharrean, eta babes ekipamenduak ez zaizkigu eskura jarri. Mugitzeko askatasuna ukatu zaigu, eta beraz, elkartasuna antolatzeko askatasuna ere bai. Erakundeak hartzen ari diren neurri ekonomikoak lan baldintzen muturreko kaskartzea eta langileria osoaren bizi baldintza materialen beherakadaren lepotik etorriko dira, proletarizazio prozesua azkartuz. Langileriaren sektore guztietako pertsonen bizi baldintzak kaskartuko dira. Oinarrizko eskubideen eta askatasun politikoaren murrizketek egoera honen aurrean sor daitezkeen mugimendu antolatuak ekiditeko funtzioa dute. Baina guk lanean jarraitzen dugu. Goi burgesiaren ofentsibaren aurrean langileon elkartasuna gure interesen arabera antolatzea beste aukerarik ez daukagu, eta guk langile antolakuntza independentea eta lan boluntarioa ditugu ardatz. \ \ Osasun krisialdiaren kudeaketa eredua ezbaian jarri eta krisialdi ekonomikoari aurre egiteko asmoz, antolakuntza politiko independentearen garapena elikatzen jarraitu nahi dugu. Elkartasuna eta lan boluntarioa gure eguneroko jardun militantearen zutarri dira, eta gure askatasun politikoaren fundamentuak. Lan horretan sakontzen jarraituko dugu, kolpatuen diren sektoreen alde lanean, konpromisoz.\ \ Hori dela eta, Azpeitiko Krisiaren Seme-Alabak Sare Sozialitako kideok oinarrizko beharrei erantzuteko bankua jarriko dugu martxan. Esklabetako ezker hegalean izango dugu biltegia. Urgentziatzat dugu beharrizan egoeran dauden kolektibo zaurgarriei asistentzia ematea, baina ez edozein modutara. Oinarrizko elikagaiak nahiz osasuna, segurtasuna eta higienea bermatzeko baliabideak eskaintzea ere arduratzat dugu. \ \ Harreman zuzena dugu osasun langileekin, eta gure artean badira medikuak eta erizainak. Beraz, segurtasun eta babes neurriak lehenetsi nahiz zainduko ditugu uneoro, osasun protokoloak garatuz eta horiek zehaztasunez jarraituz. \ \ Zer da oinarrizko produktuen bankua?\ \ Proiektu hau ez dator soilik COVID-19aren testuinguruari erantzutera. Epe ertaineko testuinguruaren baldintzei erantzuteko baldintzak jartzera dator. Ahal duenak jarriko ditu produktuak eta osagaiak, eta behar dituenak hartuko ditu, doan. \ \ Alarma egoerak dirauen bitartean, oinarrizko produktuen eta elikagaien bankuak irizpide zehatz batzuk eta izaera jakin bat izango du, segurtasun protokoloak mugatuko duena. Baina aurrera begira garatzen joango da, lan lerro berriekin batera. \ \ Zertan oinarritzen da?\ \ Proiektu hau elkartasunean eta lan boluntarioan oinarritzen da. Langileriaren geruza ezberdinen arteko elkartasuna ehuntzen eta antolatzen jarraitzeko bitarteko bat da. Era berean, badu salaketa politikotik. Goi burgesiak sortu dituen kalteak berak ordaindu behar ditu.\ \ Zer bilduko dugu?\ \ Ondorengo zerrendan zehaztuko dugun moduan, lehen pauso gisa, honako produktuak bildu nahi ditugu: \ \ Arroza\ Lekaleak\ Pasta\ Egindako tomatea\ Konpresak edo tanpoiak\ Pixoihalak\ Komuneko papera\ Esnea\ Kakaoa\ Olioa \ Gailetak/zerealak\ Moldeko ogia\ \ Hau proiektuaren aurkezpen orokor bat den arren, datozen egunetan jakinaraziko ditugu egitasmoaren inguruko xehetasun guztiak.