Abantoko hilketa matxistaren aurrean

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko mar. 12a, 18:47
Asteazkenean, ama-alaben erailketa egotzita gizon bat atxilotu dute Abanto-Zierbenan. Bikotekidea eta haren alaba erail ondoren hiltzailea bere buruaz beste egiten saiatu da. Aurtengo lehendabiziko erailketa matxista kasuak diren arren, Abanton jazotakoa ez da gertakari isolatu bat, egunero emakumeon aurkako indarkeriak presente jarraitzen du eta krisi testuinguruan honen aurpegirik gordinena ezagutzen ari garela dirudi. Beraz, zenbakietatik harago begiratu eta arazoaren muinera jo behar dugu. \ \ Erailketa hau, emakumeon aurkako indarkeria kasu oro bezala, ez da gertakari isolatu bat ez eta arazo personal eta egoera indibidualen ondorio hutsa ere. Arazo estruktural baten aurrean gaude. Sistema kapitalistak, jendarte kapitalista eratuko du eta jendarte hori kapitalismoaren interesetara egokitzen diren harreman sozialen arabera antolatu eta harremanduko da, honek, bere baitan, indarkeria matxista bezalako biolentzia formak barnebiltzen dituelarik. Hau da, ideologia partiarkalaz baliatuz gure egunerokotasunean biolentzia formak naturalizatu eta indarkeria hau gauzatuko duten subjektuak sortuko ditu kapitalismoak. \ \ Testuinguru honetan soilik uler dezakegu asteazkenean eraildako ama-alaben kasua. Izan ere, biolentzia estruktural honek emakume langileon gorputzak eta bizitzak etengabe baldintzatzen ditu. Abantoko emakumeen eta beste milaka emakumeren erailketak dira horren adibide gordinenak. \ \ Emakume langileon kasuan, ezin aipatu gabe utzi bizi duten errealitate gordina; eguneroko lan baldintza prekarioek eta egoera ezegonkorrek zapalkuntza eta indarkeria egoerak areagotzen baitituzte. \ \ Beraz, ozen esan behar dugu: indarkeria hau ahalbidetzen, legitimatzen eta sustengatzen duen sistema kapitalista irauli ez ezik, errotik aldatu behar ditugu sistema horren barnean garatzen diren harreman sozialak. Horretarako kalean lan handia egitea tokatzen zaigu, izan ere, erakundeetatik ematen diren politikek nekez aldatuko dute egoera, indar harremanetan oinarrituriko gizarte eredu hau aldatzeko beharrezkoa baita harreman sozial berriak eraikitzea, eta, noski, horien garapena ahalbidetuko duten baldintzak sortzen jarraitzea. \ \ Emakumeon aurkako indarkeriarekin amaitzeko ezinbestekoa da arazo horrek duen larritasunaz jabetzea eta, behingoz, erantzuten hastea elkartasuna eta autodefentsa antolatuz. \ \ Horregatik, Krisiaren Seme Alabak Sare Sozialistatik dei egiten dugu erailketa matxista hau salatzeko datozen egunetan egingo diren mobilizazioetan parte hartzera.