Krisiaren Seme-alabak Sare Sozialistaren irakurketa, Zaldibarko auziaren harira

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko ots. 20a, 17:51
Zaldibarko zabortegiaren, horren kudeaketaren eta lurperatutako langileen auzia dela eta, burgesiaren eta honen alderdien joku elektoralista gainditu eta langileriak gidaritza har dezan baldintzak jartzea beharrezkoa dela deritzogu, mobilizazio partzialetatik harago. Hona hemen Zaldibarko auziaren aurrean Krisiaren Seme-Alabak Sare Sozialistak egindako irakurketa:\ \ Zaldibarko zabortegian gertatutako hondamendiari eta honek ekarri duen soka luzeari tiraka hasi aurretik, oraindik ere zabor artean harrapaturik jarraitzen duten langileak gogora ekarri nahi ditugu; eta inpotentziaz beteriko momentu latz hauetan, elkartasun keinurik inoiz soberan ez dagoelakoan, Krisiaren Seme-Alabak Sare Sozialistaren izenean senideei zein gertukoei animorik beroenak bidali nahi dizkiegu.\ \ Azken egunotan Zaldibarko gertakarien dimentsioa eta larritasuna da hizpide nagusia komunikazio iturri nagusietan zein gure kaleetan. Eta ez da gutxiagorako, bertan gertatu denak ondorio ekologiko eta sozial larriak izan baititu jada, eta izango ditu aurrerantzean ere. Oihuka zebilen sekretu batek eztanda egin du gizartearen muturren parean, eta etsipen handiz, lur-jauzi edo zabor jauzi baten itxura hartuta lanean zebiltzanak harrapatu eta krisialdi ekologiko berri bat piztu du lurralde horretatik hasi eta pixkanaka zabalduz. Kasu hauek, ordea, isolaturik hartu ordez, hau da, hango edo hemengo zabortegiaren kudeaketatik harago, lehen begiradan ikusi ezin daitezkeen auziak azaleratu behar direla uste dugu, sustraira joz antzerako edo bestelako hondamendiak, hilketak eta miseriak saihestuko dituen gizartea eraikitzen hasteko.\ \ Nahitaez hemen kokatu behar dugu zabortegi ilegalen eta legalen, erraustegiaren eta bestelako zabor kudeaketen modua ere: gizateriarentzat beste mehatxu bat bilakatzerainokoa baita. Alde batetik, bere ezinbestekotasunagatik (zabor hau sortu sortuko delako aurrerantzean ere), eta bestalde, sistema kapitalistak dena merkantzia bilakatzeko duen joeragatik, baita, beraz, zaborra bera ere. Horrenbestez, ez da helburu sozialekin eta ekologikoekin bateragarria, eta hala diotenean, merkantzia hori publizitatzeko besterik ez da. Zabor hauen kudeaketa egoki batek hainbeste lan eta diru balio duenean, eta gainera, zaborren kudeaketa merkea burgesiaren intereserako denean honakoa gertatzen da: norbanakoen, enpresa pribatuen, instituzio burgesen eta kolore ezberdinetako alderdi zein instituzio publiko burgesen pasibitatearen konplizitatea gertatzen da, eta ondorioz, ekosistemaren suntsitzea eta basakeriaren aurrean jartzen gaituzte herritarrok. Arazoa gizarte kapitalistaren osotasunean kokatu behar da, produkzio eredu honek ahalik eta irabazi handiena atera behar baitio langileriari halabeharrez, kapitala bera eta honen interesdunen boterea erreproduzitzeko. Prozesu honek berak sortutako ondoriorik latzenak bere gain hartu behar ditu langileriak, eta inork ez die ondorio horiei erreparatzen. Hau da, beti langileriaren kontura bermatzen da burgesiaren egonkortasuna eta boterea. \ \ Tamalgarria eta amorragarria egiten zaigu hauteskunde kanpaina bezperak direla jakitun, bestaldera begira zeuden alderdi politiko berberen partetik auzia instrumentalizatzeko egiten ari diren saiakera eta ahoarinkeria guztia. Horrelako dimentsioko hondamendi eta sufrimenduaren erabilera partidista eta elektoralista oro arbuiatu eta salatu nahi dugu. Inongo hausnarketa mamitsurik eta irtenbiderik jarri gabe, eta konplize izanda ('Berria' egunkariaren arabera, obretako zaborraren %26a desagertu egiten da), bakoitza bere exijentziak zabaltzen ari dira lau haizetara horrek izan ditzakeen arriskuen jakitun. Zirku mediatiko eta propagandakeria guztia martxan da bi langile hauek ahalik eta azkarren eta edozein modutara atera daitezela exijitzen ari diren alderdi progresisten partetik. Baina nork atera behar ditu langile hauek ke poizonduz eta amiantoz beteriko paraje haietatik? Nork jarriko du orain bizitza arriskuan? Beraiek izango ote dira ba argazkietan ikusi den bezala maskarila batekin erreskatera joango direnak?\ \ Zuhurtziarekin eta ahalik eta azkarren atera daitezen exijitu behar dio langileriak burgesiaren aparatu ezberdinei, ez hori bakarrik, erantzuleak ere eskatu behar dira. Baina tamalez, jada egina dagoen kalteak konponezina dirudi. Erantzunkizunak eskatzetik harago, mobilizazio partzialetatik harago, proletargoak gidaritza hartu ahal izateko baldintzak jarri beharrean gaude, presio mekanismoak berriro ere birplanteatuz. Irabazien produkzioa oinarri eta helburu duen gizarte antolakuntza burgesak ezin baititu arazo sozialak, ekologikoak edo politikoak konpondu ez bada errentagarria bere interesentzat, gehienez ere, han hemenka petatxuak jarriko ditu errealitate iluna ezkutatzeko. Errealitatea bera da langileriaren antolakuntzaren emergentzia eskatzen duena, garbi geratzen ari baita instituzio eta alderdi politiko burgesek joko elektoralistetik harago arazoa integralki planteatzeko gaitasunik eta asmorik ez daukatela. Langileok geure interesak defendatzeko edo horretarako aldaketaren subjektu bezela antolatzen hasteko beharrean berresten gara. Ahaleginez ahala sortu behar dugu, berehalakoan edonola lanean hil (heriotzera kondenatu) ez gaitzaten, edozein modutako gizakiak sor ditzakeen hondamendi ekologikoak geldiarazteko gaitasuna sor dezagun, eta subjektu bezala uko egin diezaiogun miseria eta despotismoa besterik ez dakarren gizarte eredu honi, langileon autoantolakuntzak soilik salba gaitzake.