Azpeitiko Ikasle Abertzaleek bat egiten dute Krisiaren Seme-alabak Sare Sozialistak deitutako manifestazioarekin

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko abe. 23a, 10:35
Azpeitiko Ikasle Abertzaleak antolakundeko kideek bat egin dute abenduaren 29rako 'Elkarrengana lotuz, kateak hautsi' lelopean deitu dugun manifestazioarekin, eta ikasleei dei egin diete egun horretan mobilizatu daitezen. Azpeitiko IAko kideek egungo egoeraren gaineko irakurketa egin dute, ikasle perspektibatik. Zapalkuntzen aurrean ikasleek elkarrekin lan egiteak, antolatzeak, autodefentsa antolatzeak eta borrokatzeak duen garrantzia mahaigaineratu nahi izan dute, 2019an ikasle autodefentsa sareek lortu dituzten helburuak adibide gisa jarrita, besteak beste. \ \ Hona hemen Azpeitiko Ikasle Abertzaleak antolakundeko kideen irakurketa osorik:\ \ \"Nota onak atera, egunero etxeko lanak egin, eskola garaiz iritsi, ez eztabaidatu irakasleari, klasean isilik eta ondo eserita egon, irakasleak esandakoa egin… Egunak joan egunak etorri, eta zer ikasi dugun galdetu beharrean, zenbat azterketa falta zaizkigun galdetzen diogu gure buruari, eskolan ematen zaigun edukia zalantzan jarri beharrean, eduki hori azterketarako memorizatu beharrak kentzen digu loa. Umekeria dirudi, baina ikasleok egunero jasaten duguna bizitza hutsal honen beste atal bat besterik ez dira adibide hauek.\ \ Europaren krisi ekonomiko eta politikoak eraginda, burgesiaren ofentsiba garaia bizi dugu Euskal Herrian ere, eta ikasleoi, hezkuntza prozesua langile klasearen diziplina mekanismo garrantzitsuena den heinean, sakoneko aldaketak ezartzen zaizkigu gizarte osoaren bizi-ohiturak aldatzeko epe luzera. Horrela, gure azaletan bizi ditugu mundu mailako burgesiaren partetik datozen erreforma garrantzitsuenak, eduki despolitizatzaileak jasoz eta zigorraren mekanismoa gure egunerokoan txertatuz. Finean, ikasleok lan-indar kualifikatu izan gaitezen mota guztietako basakeriak jasaten ditugu, dena burgesiaren mesedetara funtzionatzen duen kapitalaren dinamika potentziatzeko.\ \ Hala ere, Euskal Herrian borroka proletarioaren belaunaldi berrien lekuko zuzenak izaten ari gara. Krisiak langileriaren proletariotza dakarren heinean, ikasleok eta gazteok gure bizi-baldintzen kaskartzearen aurrean altxatu gara. Gauzak horrela, azken urteotako hausnarketa kolektiboetatik hasiz, elkarrekin antolatzeko beharra azaleratu zaigu gure bizitzak eraldatzera bidean. Horren adibide dira ikastetxez ikastetxe sortu diren autodefentsa sareak, borroka txikiak planteatuz, baina irakaspen handiak utziz bidean. Izan ere, ebaluazio moduak aldatzetik harago, ikasleon autodefentsa aldarrikatu dute eta borrokak merezi duela erakutsi digute.\ \ Burgesiaren etengabeko erasoen aurrean, guk autodefentsarako hautua egiten dugu, eraso hauei erantzutea zilegia baita, eta, horretarako, ikasleok, instituzio burgesetatik urrun, antolakuntza marko propioak eraikitzen hasiak gara gure indarrak batuz eraginkorrak izan gaitezen.\ \ Horrenbestez, dei egiten diogu ikasleriari abenduaren 29an, arratsaldeko 19:00etan plazatik hasita egingo den manifestazioan parte hartzera.\ \ Ikasleok ere elkarrengana lotuz, kateak hautsi!\".