Baionan hildako emakumearen erailketa salatu eta mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du Krisiaren Seme-alabak Sare Sozialistak

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko aza. 6a, 14:49
Joan den larunbatean Baionako gizon batek poliziari deitu zion etxean bere emaztea hilda aurkitu zuela jakinarazteko. 53 urteko emakume hilotza ubelduraz josia omen zegoen. Autopsiaren zain gauden arren, bere senarra atxilotu dute eta hilketaren susmagarri nagusia da, hau da, Euskal Herriko urteko laugarren hilketa matxistaren aurrean geundeke. \ \ Ezer baino lehen, biktimaren senitartekoei eta adiskideei gure babesa agertu nahi genieke. Aldi berean, hilketa matxista hau salatu nahi dugu. Gure ustez, hilketa hau ez da kasu isolatu bat, biolentzia matxistaren arazoa egiturazkoa da bizi garen sisteman. \ \ Sistema kapitalistan, kapitalaren beharretara egokitzen dira gizarteko harreman guztiak. Hau da, klase menperatzaileak, burgesiak, munduko organo politiko eta organo ekonomiko nagusien (multinazionalak, bankuak, gainerako enpresak...) kontrola duenez, gizakiok nola harremanduko garen kontrolatzeko gai da. Horri lotuta, gizartean izaten diren biolentzia kasuak eta horien formak ere burgesiaren beharren arabera gauzatzen dira. Zentzu horretan, indarkeria matxista bera ere botere burgesak nahieran antolatuta dago; publizitate sexista, soldata desberdintasuna, tabernetan entzuten dugun musika matxista... izebergaren azpiko aldea lirateke, eta izebergaren punta berriz, gaur jakin berri dugun hilketa matxista, esaterako. \ \ Alferrik saiatuko dira erakunde publikoak beren politiken bitartez arazo honi aurre egiten. Sistema kapitalistak irauteko beharrezkoa baitu biolentzia sexista, eta erakundeak sistema horren parte dira. Arazoarekin amaitzeko modu bakarra bestelako harreman sozialak sortzen hastea da, edo gutxienez horretarako baldintzak jartzen saiatzea. \ \ Aldi berean, langileok geure klase izaeraz jabetu eta klase elkartasunez autodefentsa antolatzea dagokigu. Indarkeria matxistaren izeberga alde denetatik kolpatzeaz gain, haren erasoen aurrean elkar babestea, alegia. \ \ Azkenik, Baionako hilketa matxista salatzeko egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu nahi dugu.