Jantoki soziala eta komuna zapatistaren inguruko kafe tertulia, gaur Esklabetan

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko eka. 7a, 11:54
Maiatzean zehar egin bezala, gaur ere jantoki soziala izango da Esklabetako ezker hegalean. Bazkaltzera bertaratu nahi dutenek 13:30etik 15:00etara egin dezakete otordua.\ \ Gaurkoan, baina, bazkariaz gain, kafe tertulia izango da bertan gelditu nahi duten pertsonentzat. Modu horretan, komuna zapatistako esperientziak gertutik ezagutzeko aukera izango da. Nahi duen oro bertaratu daiteke bazkaltzera nahiz kafe tertuliara.