Kontu Lepo irratiaren laugarren saioa, entzungai

Erabiltzailearen aurpegia Kontu Lepo irratia 2018ko aza. 26a, 13:54

Atera da labetik Kontu Lepo irratiaren laugarren saioa, eta entzungai dago jada. Elkarrizketaren atalean, sortu berri den Itaia Emakume Sozialisten Sareko (itaia.eus) lagunekin aritu dira solasean Kontu Lepoko kideak; elkartasunean oinarritutako harremanak eta emakume langileen borroka ardatz hartuta. Horrez gain, Azpeitiko albisteen berri eman dute alpiste emankizuna atalean, baita kontulepo.eus-en egondako artikuluen analisi edo errepaso azkar bat egin ere. Oraingoan, Ba hoixe, gai librien atalak kale egin du, baina jardun libreko atala hurrengo saioan itzuliko dela espero du Kontu Lepo irratiak. Osaba Tomaxek ez du hutsik egin, eta aurreko emankizunetan egin bezala, bera arduratu da Kantu Lepo atala prestatzeaz eta irratsaioari musika jartzeaz. Sorgin Gauaren inguruan aritu da hizketan Osaba Tomax. Hemen duzue entzungai Kontu Lepo irratiaren laugarren atala: