Kontu Lepo irratiaren hirugarren saioa, entzungai

Erabiltzailearen aurpegia da hau Kontu Lepo irratia | Komunikabideak
2018ko urr. 31a, 09:16

Entzungai da Kontu Lepo irratiaren hirugarren saioa. Irrati libreak izan dira labetik atera berri den saioko protagonistak. Horren harira, Azkoitiko Kontrako Eztarrixe irrati libreko Miel Rodriguezekin aritu da solasean Kontu Lepo. Besteak beste, Kontrako Eztarrixeren ibilbidea, irrati libreen izaera eta Arrosa Sarea izan dira hizpide elkarrizketaren atalean. Ikasturtea aldaketekin hasi du Kontu Lepok, eta atal berri bat estreinatu du, Ba hoixe, gai librien izenburua duena. Atal horretan, bertsolaritza eta prosa nahastu dituzte Jon Gurrutxak eta Iñaki Segurolak. Kantu Lepo atalak ez du hutsik egin, ezta herriko berri emateko Alpiste emankizunak ere.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu