Kontu Lepo irratiaren bigarren saioa, entzungai

Erabiltzailearen aurpegia Kontu Lepo irratia 2018ko uzt. 25a, 13:05

Kontu Lepo irratiaren bigarren saioa entzungai da jada. Azpeitiko Gaztetxearen 13. urtemugaren astean grabatu genuen saioa Azkoitiko Matadeixen, eta, besteak beste, hamahiru urteotako ibilbidea, Erdikalean izan zen Gaztetxearen okupazioa, mamuen borroka, Gazte Astea eta abar izan genituen hizpide. Irailean grabatuko dugu hirugarren saioa.