Entzungai da Kontu Lepo irratiko lehen saioa

Erabiltzailearen aurpegia Kontu Lepo irratia 2018ko uzt. 5a, 13:04

Kontu Lepo irratiko lehen saioa entzungai jarri da jada. Joan zen astean grabatu genuen saioa Azkoitiko Matadeixen, eta lehen podcastean Kaka Flash irrati libreaz, herriko "alpisteez", Kontu Leporen webguneaz eta KK91 kasseteaz aritu gara solasean, besteak beste.