1945ean jaiotakoek azaroaren 10ean ospatuko dute beren eguna

Erabiltzailearen aurpegia KintaOspakizunak 2019ko urr. 28a, 12:14

Kiruri jatetxean egingo dute ospakizun afaria. Dagoeneko eman daiteke afaritarako izena.

1945ean jaiotako azpeitiarrek, aurten 74 urte beteko dituztenek, azaroaren 10ean, zapatua, ospatuko dute beren eguna. Afaria izango dute egun horretan Kiruri jatetxean, eta otordura joan nahi dutenek 943-81 56 08 telefono zebakira deituta eman behar dute izena. Antolatzaileek lehenbailehen deitzeko deia egin diete kintakideei.