1979an jaiotakoek azaroaren 30ean ospatuko dute beren eguna

Erabiltzailearen aurpegia KintaOspakizunak 2019ko urr. 10a, 13:12

Aurten 40 urte beteko dituzten azpeitiarrek bazkaria egingo dute egun horretan Loiola Hotelean. Azaroaren 24a baino lehen eman behar da bazkarira joateko izena.

1979an jaiotako azpeitiarrek, aurten 40 urte beteko dituztenek, azaroaren 30ean (zapatua) ospatuko dute beren eguna. Bazkaria izango dute egun horretan Loiola Hotelean, eta joan nahi dutenek hotelean bertan (943-15 16 16 telefonoa) eman behar dute izena, azaroaren 24a baino lehen.