1954an jaiotakoek azaroaren 9an ospatuko dute beren eguna

Erabiltzailearen aurpegia KintaOspakizunak 2019ko urr. 9a, 15:05

Aurten 65 urte beteko dituzten azpeitiarrek bazkaria egingo dute egun horretan Loiola Hotelean eta joan nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena.

1954. urtean jaiotako azpeitiarrek, aurten 65 urte bete edo beteko dituztenek, datorren azaroaren 9an (zapatua) ospatuko dute beren eguna. Hain zuzen ere, bazkaltzeko elkartuko dira urte horretan jaiotakoak Loiola Hotelean, 14:30ean.

Bazkarira joan nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena eta bi telefono dituzte aukeran horretarako: 943-15 16 16 (Loiola Hotela) edo 607 167 242 (Antton).