Txapelketetan eta gerriko beltza lortzeko azterketetan lan aipagarria

Erabiltzailearen aurpegia Kimura judo kluba 2013ko eka. 10a, 19:29

Kimura Judo Klubak ekainarekin agurtuko du 2012-2013 ikasturtea. Sasoia bukatu aurretik, ordea, emaitza aipagarriak lortu dituzte Azpeitiko judo elkarteko kideek han eta hemen jokatu diren txapelketetan, baita gerriko beltza lortzeko egindako azterketetan ere.

Horrela, Pedro Guerra hirugarren sailkatu zen Gasteizen jokatutako Beteranoen Espainiako Txapelketan. Gaztetxoenak ere ederki aritu dira lehian eta alebin mailan, Hernanin egindako txapelketan, June Rezabalek brontzezko domina lortu zuen, eta Aimar Agirre bosgarren sailkatu zen.

Judoko Euskal Federazioak maila desberdinetako gerrikoak ateratzeko egiten dituen azterketetan ere emaitza bikainak lortu dituzte Kimurakoek. Gaizka Larrañagak eta Daniel Bikuñak 1. Dan gerriko beltza eskuratu dute aipatutako azterketetan; Pedro Guerrak, berriz, Jiu Jitsuko 3. Dan-a bereganatu du.