150 kaxa janari eta 300 motxila bildu ditu Khamar elkarteak Tindufeko kanpamenduetara bidaltzeko

Erabiltzailearen aurpegia Khamar Sahararen aldeko taldea 2016ko ots. 11a, 09:30
Khamar Saharar Herriaren Aldeko Elkartetik eskerrak eman nahi dizkizuegu, urtero bezala, gurekin izan duzuen esku-zabaltasunarengatik. Tindufeko (Aljeria) kanpamenduetara bidaltzeko oinarrizko elikagaiez betetako 150 kaxa eta 300 motxila inguru bildu ditugu.\ \ Beste behin, honek erakusten digu, milaka kilometrora egon arren, Euskal Herritik ondo baino hobeto ulertzen eta babesten dugula Saharar herriaren borroka. Mila esker guztioi. \ \ Adi egon, otsailean ere izango baituzue gure berri!