Mila esker guztioi eta hurrengo urtera arte

Erabiltzailearen aurpegia Khamar Sahararen aldeko taldea 2014ko urt. 29a, 18:22

Khamar Saharar Herriaren aldeko Azpeitiko elkartetik eskerrak eman nahi dizkiegu Sahararen aldeko astean parte hartu duten herritar eta eragile guztiei. Batez ere, herriko hiru ikastetxeetatik Saharar errefuxiatuen kanpamenduetara bidaltzeko janari bilketan urtero jasotzen dugun laguntza, eta janari bilketa hau antolatzerako orduan urtero Gaztetxetik jasotzen dugun laguntza eskertu nahiko genituzke. Nola ez, eskerrak eman Sanagustin kulturguneari ere, bertan sentsibilizazio kanpainako ekintzak burutzen uzteagatik. Eskerrak baita ere gure ekintzen berri eman duten komunikabide guztiei.

Baina bereziki eskerrak eman nahi dizkiogu, bere ahalmenaren arabera, arroz ale bakoitza eman duen herritar orori. Egun bizi dugun egoera oso gogorra izan arren, azpeitiarrek urtero moduan, ezin hobeto erantzun baitiote gure janaria biltzeko deiari.

Mila esker guztioi eta hurrengo urtera arte.