Imajinatzen?

Erabiltzailearen aurpegia

Imajinatu. Azpeitia, San Sebastian bezpera. 22:00ak jota. Helduen danborrada hasi da, bitan banatuta. Lehenengo gizonezkoek soilik osatutako danborrada atera da, taldetan banatuta, eta banderaduna eta kantinerak aurretik dituztela. Alde Zaharreko kaleak jendez lepo, haien zain. 'Biba'-ka. Emakumeak, batez ere, haiei txaloka eta oihuka. 

Gero atera da mixtoa, eta beste ibilbide bat egingo dute, danborrada tradizionalarekin topo ez egiteko. Haien zain ere bai jendea, ez tradizionalaren esperoan egon direnak, baina txaloz eta emozioz hartu dituzte hauek ere. 

Tradizionala iritsi da plazara, eta alkateak harrera egin die hango parte-hartzaileei. Mixtoko danborjoleek Perez Arregi plazan eman diote bukaera ibilbideari. Han ziren, Arartekoa, Emakundeko eta Azpeitiko Udaleko zenbait ordezkari. 

Zorionez, hori ez da Azpeitiko errealitatea. Urteak pasatu behar izan dute danborradari buelta emateko, emakumeek parte-hartzeko. Liskarrak izan dira hainbat soziedadetan, baina gainditu dira, eta danborrada parekidea da. Hori da bidea. Festaren epizentroan, erdigunean, gizonak bakarrik egon behar ote du, ba?

Ba gaur marmotaren eguna ospatzen dute Irunen. Azken urteotako gisan, polemikaren erdian, bi alarde egin dituzte San Martzial egunez: tradizionala eta mixtoa. Alkateak, beste behin, tradizionalari soilik egin dio harrera. Mixtoak, antza, ez du merezi. Tradizioaren izenean, emakumeak bereizita, beste behin. Nazka!

Iritsiko da datorren urteko San Martzial eguna.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide