Zer da euskaldun egiten gaituena?

Erabiltzailearen aurpegia

Jule Goikoetxeak gaur Berria egunkarian idatzi duen artikuluak eztabaida sortu du sare sozialetan. Euskaldun egiten gaituena izenburupean idatzi duen artikuluko lehen lerroetan honakoa dio Goikoetxeak: "Euskarak ez gaitu euskaldun egiten, baginak emakume egiten ez gaituen bezala". Bada, zerk egiten du pertsona euskaldun?

Eztabaidarako gaia da, ezer bada, euskaldun hitzaren adiera. Batzuentzat euskal herritar oro da euskalduna, eta besteentzat, berriz, euskaraduna. Konplexuz beterik bizi gara euskal herritarrok, eta euskaldun hitzaren esanahiak, herritarrak euskaldun eta ez euskaldun gisa sailkatzeak, konplexuak sortzen dizkigu batzuoi zein besteoi. Euskalduna al da euskaraz ez dakien azpeitiar bat? Eta euskalduna al da beste herrialde batetik Azpeitira etorri dena eta euskara ikasi duena?

Xabier Amurizaren hitzak dituen Euskal Herrian Euskaraz kantuak dioen gisan, "euskara da euskaldun egiten gaituena". Nik hala uste dut, eta zuek?

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide