Bartzelonaren keinua

Erabiltzailearen aurpegia

Espainiako Errege Kopako finala jokatuko dute Bartzelonak eta Athletic-ek zapatuan, Kataluniako hiriburuan. Hasi dira prestaketak, bi eguneko egitaraua antolatu dute Athletic Hiria gunerako, Gabarrari hautsak kentzen ere hasiko ziren onezkero, eta Bizkaian ez ezik, Azpeitian ere hasi dira Athletic-eko banderak agertzen zenbait balkoitan.

Euskal talde bat eta kataluniar bat aurrez aurre izango direla eta, urduritzen hasi da zenbait. Oraintsu irakurri dut Indarkeriaren Aurkako Batzordeak bilera egin duela, eta Kirol Kontseilu Goreneko presidente Miguel Cardenalek esan duela partidan Espainiako ereserkiari txistu egiten badiete zaleek, bi taldeak zigortzeko aukerak aztertzen ari direla. 

Bien bitartean, Bartzelonak, isil-isilik, keinu egin die Athletic-eko zale euskaldunei. Oro har, euskal hiztunei. Izan ere, talde blaugrana-k webgunearen zenbait atal euskaratu ditu finalaren atarian. 

Txistuak txistu, emaitzak emaitz, hori da keinu egitea!

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide