Taberna eta jatetxe asko al ditugu Azpeitian?

Erabiltzailearen aurpegia Julene Frantzesena 2013ko uzt. 10a, 17:52

Hego Euskal Herrian taberna eta jatetxe asko dago. Hala azaldu du Peru Zaratek ZuZeu webgunean: "Hego Euskal Herria Espainiako estatuko bataz bestekoaren gainetik dago eta TOP10 zerrendan bi herri dauzkagu; Guardia (Araba, 1.546 biztanle eta 41 taberna) eta Galar (Nafarroa, 1.783 biztanle eta 46 taberna). Herri horietan ehun biztanleko 2,65 eta 2,28 taberna dituzte, hurrenez hurren".

Hemen, berriz, Hego Euskal Herriko hiriburuetako bataz besteko datuak:

  • Bilbo. 0,74 taberna-jatetxe ehun biztanleko.
  • Iruñea. 0,71 taberna-jatetxe ehun biztanleko.
  • Gasteiz. 0,69 taberna-jatetxe ehun biztanleko.
  • Donostia. 0,66 taberna-jatetxe ehun biztanleko.

Azpeitian ere taberna asko dagoelakoan nago. Tabernak daude Alde Zaharrean, Sanjuandegin eta inguruko auzuneetan. Baita kanporago dauden auzoetan ere; hala nola, Urrestillan, Loiolan... Baina, 2012an La Caixak argitaratutako urtekari ekonomikoak iritzia aldarazi dit. Izan ere, Azpeitiak 14.351 biztanle zituen iaz, eta 73 taberna-jatetxe. Ehun biztanleko 0,73 taberna, alegia.

Eta, askotan aldameneko herriarekin, Azkoitiarekin, konparatzen ditugunez gauzak... Azkoitiak 11.417 biztanle zituen iaz, eta 39 taberna edo jatetxe. Ehun biztanleko 0,39 taberna.

Hemen, Hego Euskal Herrian 1.000 biztanletik gora dituzten herrietako taberna eta jatetxeen 2012ko datuak.