Nire leihotik

(Des)konektatzen

Erabiltzailearen aurpegia Jon Olaizola 2023ko urt. 6a, 08:55
(Argazkia: Jon Olaizola)

Jon Olaizolak 2022ko abenduko Uztarria aldizkarian Nire leihotik atalerako egindako ekarpena da honako hau.

Egungo mundu kaotikoan, estresatuan eta lehiakorrean, zentzu guztietan oxigenoa ematen didan ezkutalekutzat dut basoa.

Zuhaitz bakoitzaren azalean, historia ezberdin bat, iragan ezberdin bat, liburu ezberdin bat agertzen da, nork irakurriko zain.

Txorien txio bakoitzaren soinuan, erritmo ezberdin bat, melodia ezberdin bat, kanta ezberdin bat agertzen da, nork entzungo zain.

Eguzki izpi bakoitzaren distiran, itzal ezberdin bat, testura ezberdin bat, kolore ezberdin bat agertzen da, margolana nork ikusiko zain.

Asko dira basoak mahaigaineratzen dizkidan estimulu ezberdinak, ondorio berera iristeko bada ere.

Zer polita den ezerezean galtzea, norbere burua bilatzeko.