Nire leihotik

Gailurreko oparia

Erabiltzailearen aurpegia Jon Olaizola 2022ko mai. 21a, 10:07
(Jon Olaizola)

Jon Olaizolak 2022ko maiatzeko Uztarria aldizkarian Nire leihotik atalerako egindako ekarpena da honako hau.

Gailurreko oparia, mendian zein bizitzan, ez da bere kasa etortzen, bakarkako bide luzearen ondorioz baizik. Arerioa ez baita aurrean jartzen zaigun malda, ez eta erorikoak ere. Etsairik handiena, mendian zein bizitzan, norberak bere buruan eraman ohi du, laino ilunek burua eta bidea estaltzen dizkigutenean.

Gailurreko oparia da, ordea, hain gertu eta hain urrun ikusten duguna, bideko sufrimenduaren amaierako seinalea. Gorantza, lurrera begira, nekatuta, ikusi ezin duguna. Eta, aldiz, behin goian gaudenean, paisaia margolan koloretsu gisa aurkeztu ohi da.

Gailurreko oparia, geure barne gatazken eta mamuen amaiera baita. Pauso tinkoz eta iraunkortasunez iritsi ahal garena.