Marrubi superilargia

Erabiltzailearen aurpegia Jon Olaizola 2021ko eka. 25a, 13:59

Atzokoa, urteko bigarren eta azken superilargia izan zen. Argazkia Elorriaga auzoan ateratakoa da, honako pauso hauek jarraituz. Lehenik, planifikazioa eta datuak Google Earth eta Photopills aplikazio bidez atera nituen. Ondoren, lehen planoa –kasu honetan lagun bat– behar zuen tokian jarri, eta ilargia atera bezain laster, telefono dei batekin azken metroak finkatu genituen. Azkenik, dena sinkronizatu eta kamerako datuak jarrita, argazkia atera zen.