Indarkeria motak hausnarketarako gai, Emakume Langileon Eskolan

Erabiltzailearen aurpegia Itaia 2023ko mar. 6a, 16:35

Larunbatean Emakume Langileon Eskola egin zuten Itaiak eta GKSk elkarrekin, eta jende ugari elkartu zen indarkeria matxistaz zein bestelako indarkeria motez hausnartzeko.

Martxoaren 8aren atarian, Emakume Langileon Eskolako saio berezia egin genuen larunbatean Esklabetan, Itaiako eta GKSko kideok elkarlanean antolatutako saioa izan baitzen. Bertan, egunerokoan jasaten ditugun indarkeria motak eta formak izan genituen hausnarketarako gai. Indarkeria horien jatorriaz ez ezik, emakume langileok jasaten ditugun zapalkuntza zehatzez eta indarkeria matxistak gaur egun hartzen dituen formez aritu ginen hausnartzen. Gazteon artean ematen diren joerak ere izan genituen hizpide. Gainera, indarkeria matxistaren aurrean egin beharrekoaz eta antolatzearen ezinbestekotasunaz aritu ginen.

Hemendik dei egiten dugu emakume langileon zapalkuntza ororekin bukatzeko antolatzera, eta Emakume Langileon Nazioarteko Egunerako deitutako mobilizazioan parte hartzera, 19:30ean plazatik hasita.