'Gaitasunak antolatu' jardunaldien aurkezpena egingo du Itaiak larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Itaia 2021ko mai. 26a, 18:22

Azpeitiko Gaztetxean egingo du Itaiak datorren ekainaren 12an izango diren Gaitasunak antolatu jardunaldien aurkezpena. Larunbateko hitzorduan jardunaldien inguruko xehetasun guztiak azalduko dituzte antolakundeko kideek, horretarako antolatutako hitzorduan. Aurkezpenaren ostean, musika akustikoaz gozatzeko aukera izango da. 

Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak Gaitasunak antolatu jardunaldiak antolatu ditu ekainaren 12rako. Jardunaldien inguruko azalpenak emateko eta jendea bertara animatzeko herriz herriko aurkezpenak egiten ari da antolakundea, eta Urola Erdiko aurkezpena datorren larunbatean egingo dugu, Azpeitiko Gaztetxean. Bertan azalduko ditugu ekainaren 12an Zumarraga-Urretxun izango diren jardunaldi nazionalen nondik norako guztiak.

Larunbatean 17:30ean irekiko ditugu Gaztetxeko ateak, eta 18:00etan hasiko da aurkezpena. Azalpenak emateko hitzordua ez ezik, jende berria jardunaldietara animatzeko eta harremanak estutzeko hitzordua izango da. Beraz, ez da faltako jan-edana eta musika. Gainera, aurkezpena amaitzean, kontzertu akustikoez gozatzeko aukera izango da, betiere osasun eta segurtasun neurriak errespetatuz.