Juaristi ISBk Khadim Sy pibot senegaldarra fitxatu du

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2022ko ira. 15a, 16:28
Khadim Sy pibota. (Argazkia: Ole Miss Athletics)

Uztaipeko lanerako jokalari berria fitxatu du ISBk. AEBetako Ole Miss eta Wake Forest unibertsitateetan jokatu du pibot senegaldarrak azken denboraldietan.

Juaristi ISBk Khadim Sy pibot senegaldarra fitxatu du 2022-23 denboraldirako. AEBetako Ole Miss eta Wake Forest unibertsitateetan jokatu du Syk azken denboraldietan. 2,08 metroko garaiera du pibotak, eta ISBk uztaipeko lanerako. Azken denboraldian, batez beste, sei puntu, 4,6 errebote eta 0,5 asistentzia lortu zituen azken denboraldian Wake Forest taldean.

Bestalde, ISBk gaur jakinarazi ditu emakumeen Azkoitia-Azpeitia ISB taldeko entrenatzaile taldera batuko direla Xuban Etxeberria eta Asier Larrañaga. Biak ala biak Joseba Lizarralde Rubio entrenatzailearen laguntzaileak izango dira 2022-23 denboraldian.