Uxue Etxarte joko antolatzaileak Azkoitia-Azpeitia ISB taldean jarraituko du

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2022ko ira. 2a, 10:07

Iaz fitxatu zuen ISBk Etxarte LF Challenge ligan aritzeko. Donostiarrak beste urte bat egingo du Azkoitia-Azpeitia ISB taldean.

Uxue Etxarte joko antolatzaile donostiarrak Azkoitia-Azpeitia ISB taldean jarraituko du beste urte batez. LF Challenge ligako aritzeko fitxatu zuen iaz ISBk 19 urteko joko antolatzailea, eta Azkoiti-Azpeitiko taldean arituko da 2022-23 denboraldian ere. Batez beste hamabi minutu jokatu zituen iaz Etxartek Andoni Lazkano entrenatzailearen esanetara.