ISBren bazkide egiteko aukera izango da gaur eta bihar, Azpeitiko kiroldegian

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2021ko ira. 7a, 08:26

Azpeitiko kiroldegiko leihatila 19:00etatik 20:00etara bitartean egongo da irekita bi egunetan.

Iraurgi Saskibaloi taldeak 2021-2022 denboraldia prestatzen jarraitzen du, eta sasoi berriari ekiteko lanean ari da kluba. Hori horrela, gaur, asteartea, eta bihar, asteazkena, bazkide egiteko aukera eskainiko du ISBk Azpeitiko kiroldegian; 19:00etatik 20:00etara bitartean egongo da kiroldegiko leihatila zabalik.

Azken denboraldian ISBko bazkide izan zirenek beherapena izango dute. Bazkidetza arrunta 120 euro oraindu beharrean, 100 euro ordaindu beharko da. Familia abonua zutenek, berriz, 180 euro ordaindu beharrean 150 euro ordaindu beharko dituzte. Hala eta guztiz ere, bazkide berri egiteko aukera ere izango da.

Ez lo hartu, eta izan zaitez bazkide urrezko denboraldian. Baliatu bazkide izatearen abantailetaz.