Sei jokalarik Iraurgin jarraituko dute, eta Molina batuko da nesken taldera

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2021ko uzt. 23a, 09:50
Juana Molina Azkoitia-Azpeitia ISB taldean arituko da datorren denboraldian. (Iraurgi SB)

Iraurgin jarraituko duten jokalariek izenak jakinarazteaz gain, Juana Molinaren fitxaketaren berri ere eman du saskibaloi taldeak. Beraz, datorren denboraldian Azkoitia-Azpeitia ISB taldeko kide izango da Molina.

2021-2022 denboraldiko erronka berriei aurre egiteko taldeak osatzen ari da Iraurgi Saskibaloia. Klubaren bi talde nagusiek liga berriak estreinatuko dituzte: Emazkumezkoen Challange Liga berrian ariko da Azkoitia-Azpeitia ISB, eta Urrezko LEB ligan aldi berriari ekingo dio Juaristi ISBk.

Aste honetan bi talde horietan jarraituko duten hainbat jokalariren berri eman du taldeak. Alde batetik, Ibon Guridi eta Manex Ansorregi hegaleko jokalariek, Ieraiz Aizpitarte eskoltak eta Beñat Hevia antolatzaileak taldean jarraituko dutela baieztatu du taldeak. Eta bestetik, Sara Iparragirrek Azkoitia-Azpeitia ISB taldean jarraituko duela jakinarazi dute, baita Saioa Altzagak ere.

Horrez gain, fitxaketa baten berri ere eman dute. Juana Molina antolatzailea Azkoitia-Azpeitia ISBko taldekideengana batuko da 2021-2022 denboraldian. Ibilbide luzeko kirolaria da Molina; esaterako, Logroñon, Gernikan eta Ibaizabal taldean aritu da jokatzen.