Jaso du saria ISBk zozkatutako mariskadaren irabazleak

Erabiltzailearen aurpegia

Iraurgi Saskibaloi Taldeak urtero zozkatzen duen mariskadak badu jabea dagoeneko. Joan den abenduaren 31n egin zuten zozketa, eta 12.293 zenbakia izan zen sariduna. Txartel irabazlearen jabeak atzo, urtarrilak 1, jaso zuen saria Eguzkitza tabernan. 

Otarreen zozketa

Mariskada ez ezik, bi saskiren zozketa egin du ISBk Gabonetan. Abenduaren 28an, Zilarrezko LEB Mailako Kopako finalaren egunean, bi otarre zozkatu zituen saskibaloi klubak, eta honako zenbaki hauek izan ziren saritutakoak: 47.445 eta 12.019. Txartel irabazleen jabeek klubarekin jarri beharko du harremanetan saskiak jasotzeko. 

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide