Juaristi eta Añares Rioja izango dira Iraurgiren talde nagusien babesleak datorren denboraldian ere

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko uzt. 8a, 18:34
Aurreko sasoian izan dituzten babesleak mantenduko dituzte Iraurgi Saskibaloiaren bi talde nagusiek 2019-2020 denboraldian. Horrela, Juaristi izango da Zilarrezko LEB ligako taldearen babesle nagusia datorren denboraldian, eta Añares Riojak babesten jarraituko du Iraurgiren LF2 ligako taldea.