Andy Panko saskibaloi jokalari ohia Azpeitian izan da

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2019ko eka. 27a, 11:44

Andy Panko (Harrisburg, Pennsylvania, AEB, 1977) saskibaloi jokalari ohia Azpeitian izan zen atzo, Saski Summer Camp udalekuetan. Iraurgi Saskibaloi Taldeak antolatutako udalekuetako gaztetxoei bisita egin zien ACB eta NBA ligetan aritutako jokalaria. Pankok, besteak beste, Lagun Aro Bilbao Basketen, Bruesa GBCn, Lagun Aro GBCn, Panathinaikosen, Unicajan nahiz Fuenlabradan jokatu zuen 2005 eta 2014 urteen artean. Atzo hainbat azalpen eman zizkien saskibaloia eta ingelesa uztartzen dituen udalekuetan parte hartzen ari dien gaztetxoei, kiroldegian.