Ate irekiak eta sarrera doan, Añares eta Juaristi ISBren asteburuko partidetan

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2019ko mar. 22a, 10:22
Urgi aurkezteko asteburua izango da honakoa Iraurgi Sbrentzat.

Biek jokatuko dute Azpeitiko kiroldegian: LF2ko taldeak Celta liderra hartuko du bihar eta Urrezko LEB ligakoak Villarobledo, igandean. Bi neurketak 18:00etan hasiko dira eta Urgi maskota berriaren estreinaldikoak izango dira.

Jendaurrean Urgi behar bezala aurkezteko asteburu aparta antolatu du Iraurgik Azpeitiko kiroldegian. Zale denentzat ateak irekita, sarrera doan eta bi partida ikusgarri.

Larunbatean, 18:00etan, LF2ko Añares ISB-Celta. Liderra dator Azpeitira, baina Añaresek garaipena behar du LF1erako igoerako kanporaketak jokatzeko. Ametsetan agertzen ez zen helburua hatz puntekin ukitzen ari da Añares: mailaz igotzea eta datorren urtean Espainiako ligarik indartsuenean parte hartzea.

Eta igandean, 18:00etan, Urrezko LEB ligako Juaristi ISB-Villarobledo. Lolo Encinasen mutilak sailkapeneko bigarrenaren auirka. Juaristerentzat igoerako kanporaketak nahiko urrun dauden arren, aukerak egon bitartean taldeak ez du amore emango.

Beti hor zaude, badakigu, baina asteburuan kiroldegian nahi zaitugu. Ezagutu Urgi eta animatu gure bi taldeak. Ez zara damutuko!