Emankorra izan da asteburua Iraurgi SBren talde nagusientzat

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2019ko mar. 11a, 13:25

Añares ISBk nagusitasunez hartu zuen mendean Cerdanyola (82-61) eta igoera fasea jokatzeko postuetan jarraitzen du. Juaristi ISBk, berriz, A-1 igoera faseko lehen garaipena lortu zuen, Azuqueca 78-71 menderatuta.

Joan den asteburua emankorra izan da Iraugi Saskibaloiaren bi talde nagusientzat. Añaresek 82 eta 61 irabazi zuen Cerdanyolaren aurka. Luix Agirreren taldearen nagusitasuna erabatekoa izan zen partida osoan, hasi eta amaitu. Aipatzekoa da taldeko atzerritarrek egin zuten lan bikaina, bereziki Brihanna Jacksonena. Garaipen horrekin, LF2ko igoera fasea jokatzeko txartela ematen duen laugarren postuan egonkortu da Añares. Datorren larunbatean Mataron jokatuko dute Iraurgikoek.

Juaristik, bere aldetik, 78 eta 71 menderatu zuen Azuqueca, Zilarrezko LEB ligako A-1 multzoan aurreneko garaipena lortuz. Ez zen disdira handiko partida izan, baina Lolo Encinasen taldeak ondo kontrolatutako neurketa izan zen. Juaristik berriro ere agerian utzi zuen fase honetan ere onenen pare ibiltzeko gai dela. Datorren ostiralean azterketa gogorra izango dute, Alicante liderraren aurka.