Juaristi ISBk ezin Almansaren aurka (77-80)

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2019ko ots. 28a, 13:13

Juaristik igandean Murtzian jokatuko du fase berriko bigarren jardunaldiko partida. Añaresek, bien bitartean, larunbat arratsaldean Segle XXI-en aurka jokatuko du Bartzelonan.

Juaristi ISBk 77 eta 80 galdu zuen atzo Almansaren aurka Zilarrezko LEB ligaren A-1 faseko aurreneko partida. Aurreneko laurdena erabakiorra izan zen. Etxekoak oso gaizki aritu ziren bitartean, Almansakoek dena ondo egin zuten. Laurdenaren amaieran, Albaceteko taldeak 17 puntuko errenta zuen. Hortik aurrera, Juaristi saiatu zen markagailuan hurbiltzen eta azken minutuan partida irabazteko aukera ere izan zuen, baina erasoan galdutako baloi batekin aukera guztiek ihes egin zuten.

Juaristik igandean Murtzian jokatuko du fase berriko bigarren jardunaldiko partida. Añaresek, bien bitartean, larunbat arratsaldean Segle XXI-en aurka jokatuko du Bartzelonan. Luix Agirreren taldea oso bolada onean da, eta igoerako kanporaketak jokatzeko larunbateko partida irabazi beharra du.