ISBko neska-mutilak Euskal Herriko txapela janztetik pauso batera gelditu dira

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2018ko aza. 5a, 16:04

Infantil eta kadete mailetako Euskal Herriko Saskibaloi Txapelketa jokatu da joan den asteburuan Oliten eta Balmasedan, eta bertan izan dira Iraurgi Saskibaloi Taldeko hainbat jokalari, Gipuzkoako selekzioa ordezkatzen. Maria Otaegi eta Paula Sanjuan eta Mikel Rezabal eta Mikel Olaizola kadete mailan lehiatu dira, Oliten (Nafarroa). Doltza Oiartzabal, Uxue Carrasco eta June Arzamendi, aldiz, infantil mailan izan dira Gipuzkoa ordezkatzen, Balmasedan (Bizkaia). Lanak ongi egin badituzte ere, Euskal Herriko txapelketa irabaztetik pauso batera gelditu dira Gipuzkoako selekzioko jokalari azpeitiarrak. Atzo, igandea, jokatu ziren lau finalaurdenak –maila bakoitzeko bi, neskena eta mutilena–, eta horiek denak irabazita, Bizkaia izan da aurtengo txapelketako irabazlea.