Añaresek eta Sammic-ek irabazi egin dituzte denboraldi-aurreko lehen neurketak

Erabiltzailearen aurpegia
Sammic Hosteleriak Altsasun jokatutako partidaren une bat. (Basket Navarra)

Emakumeek 70-63 hartu zuten mendean Orthez, Azkoitian. Gizonen taldeak, berriz, 72-77 irabazi zion Basket Navarrari, Altsasun.

Iraurgiren bi talde nagusiek irabazi egin dituzte denboraldi-aurreko aurreneko partidak. Zapatuan jokatu zituzten neurketak bi taldeek. Azkoitian, Añaresek 70 eta 63 irabazi zuen Orthezen aurka. Markagailuak gorabehera dezente izan bazuen ere, azkenean Chicoren taldeak garaipen ona lortu zuen, itxura ona eskaini zuen Orthezen aurka.

Sammic Hosteleriak, berriz, Altsasun 72 eta 77 menderatu zuen Basket Navarra. Encinasen taldeak, lehen laurden zoragarri batean, partida hautsi zuen eta, neurri handi batean, horri esker azkenean garaipena lortu zuen. De Cimanek eta Portalezek 14na puntu saskiratu zituzten.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide