Añares ISB Aros Leonen aurka neurtuko da LF2 ligako laugarren jardunaldian

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2016ko urr. 21a, 15:34
Añares Rioja ISB joan den asteburuan Galdakaon Ibaizabalen kontrako neurketan jasotako porrotari buelta ematen ahaleginduko da jardunaldi honetan, Aros Leon liderraren aurka. Partida igandean jokatuko da, 12:00etan, Azkoitiko kiroldegian. Xabier Chicok, lan arazoak tarteko, ezingo du taldea zuzendu eta bere ordez agintaritza Luis Agirre 'Katxi'-k hartuko du.\ \ Aros Leon, liderra izateaz gain, liga honetan hiru partidak irabazi dituen talde bakarra da. Mailaz igotzeko hautagaietako bat da, baina Azkoitian irabazteko mailarik onena eman beharko du. Hori da, behintzat, Añaresek duen asmoa.