Sammic ISBren hasiera ona alternatiba askoko partida batean

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2016ko urr. 3a, 13:51
Tim Dezelski. (ISB)

Gandiaren aurka 73-64 gailendu ziren ISBko mutilak, Azpeitiko kiroldegian jokatutako partidan. Tim Dezelski izan zen jokalaririk baloratuena, baina Guridi, Ander Garciaeta Maiza jokalariek egindako lana ere azpimarratzekoa izan zen.

Sammic ISBk irabazten hasi du liga mailara igo berri den Gandiaren aurka, eta 73-64 gailendu zen atzo, igandea, jokatutako partidan. Lehen laurdeneko hiruko saskiratzeek tarte handia eman zioten talde azpeitiarrari, eta partida erraza izango zela bazirudien ere, bigarren laurdeneko baloi galtzeek dudak sortu zituen.

Hirugarren laurdenean bi taldeak ez ziren fin ibili, eta azken laurdenean, etxeko taldeak lasaitasuna izan zuen, 7 puntuko aldea ez baitzuen inoiz gutxitu.

Talde azpeitiarrak, beraz, debut ona izan du ligan, nahiz eta atzoko partidan errebotean ez zen oso ondo egon. Tim Dezelski izan zen jokalaririk baloratuena, baina Guridi, Ander Garciaeta Maiza jokalariek egindako lana ere azpimarratzekoa izan zen.

Iker Bueno entrenatzaileak liga irabazten hasi izanaren garrantzia azpimarratu du: "Helburua ondo lehiatzea zen, hasierako minututik lehiatzen hastea eta taldeak maila erakutsi du, une askotan saskibaloi oso ona erakutsiz”. Bestalde, lehiakorra izaten jarraitzeko eskaera egin du Buenok: "Oinak lurrean izan behar ditugu, astean zehar lana ondo egiten bada, ziur asteburuetan talde lehiakorrak izango garela. Izaera erakutsiz talde bezala jokatu behar dugu”.