Añares Rioja ISBk Euskal Koparen aurrekanporaketa jokatuko du zapatuan Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2016ko ira. 8a, 18:56

GDKO Ibaizabalren kontra jokatuko dute, 18:00etan hasita, Gernikan jokatuko den azken faserako txartelaren bila. Igandean, berriz, lagunartekoa jokatuko dute Loiola Indautxuren kontra, Azpeitian.

2016ko Euskal Koparen azken fasea irailaren 17ko asteburuan jokatuko da Gernikan. Lehiaketa horretan ohorezko mailan lehiatzen diren hiru euskal taldeak arituko dira: Gernika, IDK Gipuzkoa eta Araski. Laugarren taldea zein izango den erabakitzeko, LF2an dauden Añares Rioja ISB eta GDKO Ibaizabal taldeen arteko aurrekanporaketa jokatuko da larunbatean, iraialak 10, 18:00etan hasita, Azkoitiko kiroldegian.

Gure nesken maila neurtzeko aukera aproposa izango da larunbatekoa, Ibaizabal taldea liga berean aritzeaz gain, goi mailako ligetan urte askotako eskarmentua duen taldea baita. Asteburua borobiltzeko, Chicoren taldeak igandean, irailak 11, 12:00etan Loiola Indautxuren aurka lagunarteko partida jokatuko du Azpeitiko kiroldegian.

Goi mailako saskibaloia ikusi eta gure taldea aupatu eta babestera gonbidatuta zaudete bi egunetan.